XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste zerbaitez gainera, au ere ikasi zuen: emakume aur egitekoak noiz alaba egin bear zuten.

Errege batek beregana deitu ta esan zion: - Nere emaztea aurdun dago.

Semea ala alaba duen asmatzen badezu, ogei mila duro emain thizut, lepoa kenduko dizut bestela.

Mutil orrek esan zion: - Ekarri zure emaztea, ikus dezadan.

Ekarri ziotenean, erregearen emazteari esan zion berak: - Ea, andretxo: zoazi pixko bat oinez.

- Orain itzuli ta etorri.

- Aski da.

- Eseri zaite.

Eta erregeari esan zion: - Zure emazteari, aurrera dijoala, semetxo bat ikusi diot; itzulita eldu delarik, alabatxo bat.

Erregeak esan zuen orduan: Eraman mutil au nere jauregiko leku on batera, eman jana ta edana nai duen guzia; eta nere andreak semea ta alaba egiten ezpaditu, lepoa kenduko zaio.

Andik iru ilebetera erregeren andreak gabeko amaiketan alabatxo bat egin zuen.

Errege ilundu zen, semea nai baitzuen.

Deitu zuen mutil ori ta esan zion: - Orra nolako gezurrak esan thuzun; alabatxo bat egin du andreak.

Mutilak erantzun zion: - Alabatxo bat zegoela aurretik esan nizun, eta atzetik umetxo bat.

Laster etorriko da au ere.